Barroko neurrigabea

Cattelanetik Zurbaránera

2013eko ekainak 14 – 2013eko urriak 6

Ba al zenekien… ?

Erakusketa honen gune didaktikoa bisitatuz gero, Barrokoa definitzen duten zenbait terminoen esanahiaren berri izan ahalko duzu, hala nola: "zirrarak", "neurrigabetasuna", "hondamendia", "antzerki izaera", "ilusioa", "sentsualitatea" eta "bizitasuna"; azken hori, erakusketaren ardaztzat har daiteke. Horrez gain, gune horretan, kontzeptuok lotzeko jolas bat proposatzen dugu. Hitz horietatik eta testuinguru horretatik abiatuta horretan parte har dezakezu. Animatzen al zara? Orain zure txanda da.

Azkenik, baita gune didaktikoan bertan ere, eta erakusketaren dibertimendu-espirituari lotuta, zenbait musika-laginez goza daiteke. Doinu horiek batzuk barrokoak eta beste batzuk barrokoa berrinterpretatzen duten musika garaikidekoak dira, eta Michael Glasmeier arte-historialariak eta Frieder Butzmann musikariak proposatu zituzten.

*Zati bat entzun dezakezu hemen KLIK eginda

×